Sari potoletan aukerak hobetzeko apustu haundiak egin behar direla ohartu zara? Nahiago duzu sari haundi bat elkarbanatzea, tarteka sari txiki batzuk jasotzea baino? Hala bada, apustu peñak dira zure aukera hoberena.

Gure peñetan jokatzen dutenek behin ordaindu eta lau astetan jokatzeaz ahaztu daitezke. Gu arduratzen gara astero peñako apustua prestatu eta iragartzen. Dendan bertan, webgunean eta sare sozialetan iragartzen ditugu asteko apustuko konbinazioak. Laugarren astea amaitzean sariak likidatzen dira eta nahi izanez gero peñako partaidetza berritu.
Gaur egun bi peña ditugu martxan: Asmauarte eta Itxulapiko. Orokorrean Asmauarten Euromilloneseko ostiraletako zozketan parte hartzen dugu. Itxulapikon berriz, Gordo de la Primitivan, baina batzutan larunbateko Primitivan ere jokatu izan dugu.
Peñetan izena eman eta ordaintzeko dendara joan behar da.